1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
59E/2026 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Isabel Eguiguren Ezquerro andrea izendatzen baita Gazte Entitateen Bulegoko buru bitarte baterako.
Hala ezartzen baitu bere lehenbiziko xedapen gehigarrian otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituenak, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiko zaio.
Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuen 12 j) artikuluan ezarritakoaren arabera, erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari dagokio atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzeko eskumena (estatutu horiek azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren).
Horrenbestez, Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Isabel Eguiguren Ezquerro andrea izendatzea Gazte Entitateen Bulegoko buru bitarte baterako. Izendapenak 2026ko apirilaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta haren barneko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.
Iruñean, 2026ko martxoaren 26an.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, José María Burgaleta Encina.
Iragarkiaren kodea: F2604861