1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
89E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez María Rosa Jiménez Marqués andrea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Administratiboaren eta Langileen Ataleko buru izendatzen baita bitarte baterako.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Halaber, izendatua izateko proposatu den pertsona zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularraren adostasuna beharko du. Horri dagokionez, espedientean dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. María Rosa Jiménez Marqués andrea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Administratiboaren eta Langileen Ataleko buru izendatzea bitarte baterako, 2026ko apirilaren 14tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 27an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Inmaculada Jurío Macaya.
Iragarkiaren kodea: F2604938