1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
31/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Javier Arnedo Morrás jauna izendatzen baita Ekonomia eta Ogasun Departamentuko NBEUF-LGENF Dirulaguntzen Finantza Kontrolerako Ataleko buru bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, hala xedatzen baitu bere bosgarren xedapen gehigarrian Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Espedientean jaso da Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak eman beharreko aldeko txosten hori.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabilita, haren bidez zehazten baitira Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Javier Arnedo Morrás jauna izendatzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko NBEUF-LGENF Dirulaguntzen Finantza Kontrolerako Ataleko buru bitarte baterako. Izendapenak 2026ko martxoaren 27tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen du burutzan aritzeko lehena.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko martxoaren 27an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2604834