74. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

28E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluko kideak.

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak otsailaren 27an emandako 20E/2025 Foru Aginduaren bidez, Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseilua osatuko duten kideak izendatu ziren.

90/2024 Foru Dekretuaren bidez, Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautu ziren. Haren zortzigarren artikuluan ezartzen da ezen kanpoko nafar herritarrekiko harremanen arloan eskumena duen departamentuko titularrak izendatuko dituela Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluko kideak, foru agindu bidez, eta izendapen hori lau urterako izanen dela eta iraupen bereko beste aldi baterako berritzen ahalko dela.

2026ko urtarrilaren 7an, Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen eskaera jaso zen, Kontseiluan hutsik dagoen kide postua betetzeko, 90/2024 Foru Dekretuaren 7.1.d artikuluak adierazi bezala. Izan ere, elkarte hori itzulitako emigranteen elkarteetatik bazkide gehien duena da, eta behar bezala aitortuta eta inskribatuta dago.

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko idazkari tekniko nagusiak, Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluko idazkaria den aldetik, horren aldeko txostena egin du. Beraz, txosten hori ikusita, proposatzen da Euskal Artzainak Ameriketan elkartea kontseilu horretako kide izendatzea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariaren foru agindu bidez.

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 239/2023 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Honako pertsona hauek Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluko kide izendatzea, itzulitako emigranteen elkarte aitortu eta inskribatuetatik bazkide gehien duen elkartearen ordezkari gisa:

–Laura Igantzi Mitxelena andrea. Kide titularra.

–Miren Barazabal Erasun andrea. Ordezko kidea.

2. Foru agindu hau igortzea Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusira eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.

3. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 23an.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2604784