73. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 16a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

CORELLAKO UREZTATZAILEEN SINDIKATUA

Batzar nagusi arrunta

Bat etorriz ureztatzaileen elkarte honen Erregelamenduaren 44. artikuluarekin eta hurrengoekin, Corellako Ureztatzaileen Elkarteko kide guztiei dei egiten zaie batzar nagusi arruntera. 2026ko apirilaren 26an izanen da, igandean, Corellako Ureztatzaileen Sindikatuaren bulegoan, 10:30ean, lehen deialdian, eta 11:00etan, bigarren eta azken deialdian, eta ohartarazten da baliozkoak izanen direla bigarren deialdian hartzen diren erabakiak, zeinahi ere den bertaratuen kopurua. Hona hemen gai-zerrenda:

1. Aurreko batzarraren akta irakurri eta, egoki bada, onestea.

2. Sindikatuak aurkeztu behar duen seihilekoko memoria aztertu eta onestea.

3. Uren aprobetxamendurik onenaren mesederako behar den guztia.

4. Aurreko ekitaldiko kontuak aztertzea.

5. Galde-eskeak.

Corellan, 2026ko martxoaren 27an.–Elkarteko burua, Javier Jiménez López.

Iragarkiaren kodea: P2604865