2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Zizur Nagusiko "Zizurren bizi - Vive en Zizur" 2026ko gazte-alokairurako dirulaguntzen deialdiaren laburpena
Alkatetzaren 2026ko martxoaren 24ko 720/2026 Ebazpenaren bidez onetsia.
DDBN kodea: 895174.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/895174).
Lehenengoa.–Onuradunak.
Laguntzaren onuradun izan ahalko dira adinez nagusi diren pertsona fisikoak edo bizikidetza-unitateak, baldin eta, dagokion eskabidea aurkezteko unean, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrean izaera orokorreko baldintzetan ezarritakoa betetzeaz gain, deialdi honetako 5. oinarrian ezarritako baldintza espezifikoak betetzen badituzte.
Bigarrena.–Helburua.
"Zizurren bizi - Viven en Zizur" Zizur Nagusian gazte-alokairurako dirulaguntzen deialdiaren helburua da udalerrian erroldatuta dauden 18-35 urte bitarteko gazteek alokairuko etxebizitza eskuratzeko erraztasunak izatea, bertan bizitzen jarrai dezaten eta haiei hazten eta garatzen laguntzeko.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Zizur Nagusiko 2026an, "Zizurren bizi - Vive en Zizur", gazteen alokairua laguntzeko dirulaguntzen deialdia.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
15.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbilduta argitaratu eta biharamunetik hasita. Epea ezin izango da luzatu. Eskabideak adierazitako epetik kanpo aurkezten badira, ez dira onartuko.
Zizur Nagusian, 2026ko martxoaren 24an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2604625