2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Dorreko eta Zuluetako industrialdea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena
Alkateak 2026ko martxoaren 25ean emandako ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen Dorreko eta Zuluetako industrialdea urbanizatzeko proiektua, Dorreko eta Zuluetako industrialdeko 7. eremuko Borondatezko Birzatiketa Batzordeak sustatuta. Proiektu hori Fermín Echeverría Oroz arkitektoak idatzi zuen 2025eko apirilean, eta separatak gehitu zizkion 2025eko irailean eta 2026ko urtarrilean.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udalaren egoitza elektronikoko gardentasun-atarian, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noainen, 2026ko martxoaren 25ean.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2604773