2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBASKO KONTZEJUA
Herri-lurrak okupatzea, harrobia fabrikatzeko instalazio baterako. Jendaurreko informazioa
Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2026ko martxoaren 18an egin bilkuran, batzarkideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa zuela, honako hau erabaki zuen:
Lehena.–Hasiera batez onestea "Tebasko Kontzejuaren herri lurrak okupatzeko / herri-lurren erabilera lagatzeko espedientea, Cal Industrial SL (CALINSA) enpresaren instalaziorako, Muru Artederretako mugan" deritzon agiria eta hari atxikitako dokumentazio guztia: administrazio-klausulen agiria eta haren eranskinak (enpresa lagapen-hartzailearen instalazioen proiektua / deskribapen-txostena, planoak), txosten juridikoa, lurzatien zedulak, ziurtagiriak, ortoargazkiak, Tebasko Kontzejuko Batzarraren erabakiak, Nafarroako Gobernuaren erabakia, lagatzeko / okupatzeko kontratua eta abar. Eta, orobat, espedientea izapidetzea arestian aipatutako araudi aplikagarriari jarraikiz.
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea, hilabetez, behar diren iragarkiak argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tebasko Kontzejuaren iragarki-taulan eta web-orrian, bizilagunek eta interesdunek alegazioak edo erreklamazioak jar ditzaten; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Ondasunei buruzko Erregelamendua). Epe horretan alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten bada, Tebasko Kontzejuko Batzarrak horien gaineko erabakia hartuko du, eta, kasua bada, espedientea behin betikoz onetsiko du. Behin betiko onesteko, Kontzejuko batzarkideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa beharko da. Jendaurrean dagoen bitartean ez bada aurkezten alegaziorik edo erreklamaziorik, hasiera bateko onespena behin betikoa izatera igaroko da.
Hirugarrena.–Jendaurrean egoteko aldia iraganik, espediente osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera, behin betiko onespena eman dakion. Azkenik, herri-lurren erabilera lagatzeko kontratu bat sinatuko da enpresa eskatzailearekin / lagapen-hartzailearekin. Kontratua entitate horretako ordezkariek eta Tebasko Kontzejuko ordezkariek sinatu beharko dute.
Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Cal Industrial SLri (CALINSA), bera baita enpresa eskatzailea edo lagapen-hartzailea.
Tebasen, 2026ko martxoaren 18an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Zamora Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2604349