2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdia, 2026an dirulaguntzak emateko kultura, arte eta sorkuntza industriei, kultura- eta arte-jarduerak egin eta programatu ditzaten. Laburpena
DDBN kodea: 897069.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/897069).
–Deialdiaren xedea.
Araubidea ezartzea dirulaguntzak emateko artearekiko jakin-mina lantzen duten ekimenak gauzatu, eta artearen eta kulturaren arloko denetariko adierazpideen bidez Iruñean kultura eta artea zabaltzen laguntzen duten erakundeei (kultur arloko enpresak eta/edo profesionalak).
–Onuradunak.
- Onuradun izaten ahalko dira dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonak edo erakundeak, jarraian azaltzen diren inguruabarretan badaude, eta Dirulaguntzen ordenantza orokorraren 10. artikuluan ezarritako debekuetako bat ere ez badute.
- Eskabidea aurkezteko epea bukatzen den egunean, legez eratutako eta dagokion erregistroan inskribatutako pertsona juridikoak izatea.
- Estatutuetan, helburuen artean edukitzea deialdi honen xedearekin lotutako jarduerak egitea (kultura eta artea zabaltzeko jarduerak) edo normalean kultura jarduerak edo kultura eta ondarea sustatu, haien balioa nabarmendu eta babesteko jarduerak.
- Irabazi-asmorik ez izatea.
–Helburua.
Deialdi honen helburua da kultura eta arte proiektuak eta ekimenak egin daitezen erraztea, honako hau sustatuz: tokiko kultura sortu, ekoitzi, zabaldu, kontserbatu eta kudeatzea, hura libreki eta aniztasunez adieraztea, herritarrengana hurbiltzea, kulturaren arloan aritzen diren langileen profesionalizazioa, artista eta kultura eragileen kudeaketan eta proiekzioan jardunbide egokiak izatea; orobat, helburua da proiektu horiek sustatzen dituzten pertsonen eta entitateen kudeaketa egiturak mantentzea eta, horrela, kulturaren ekonomia garatzen laguntzea.
–Oinarri arautzaileak.
Dirulaguntzen deialdi publikoa, norgehiagokako araubidean, irabazi-asmorik gabeko kultura eta arte entitateentzat, betiere laguntzen badute Iruñean kultura zabaltzen, denetariko adierazpideen bidez.
–Zenbatekoa.
90.000 euro.
–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak hilabeteko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
Iruñean, 2026ko martxoaren 31n.–Kulturako, Jaietako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.
Iragarkiaren kodea: L2605174