73. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean, 2026an haur eta gazteentzako urteko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat. Laburpena

DDBN kodea: 896121.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/896121).

Deialdi honen xedea da prozedura garatzea dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean, deialdiaren B) atalean ageri diren jarduketak egin daitezen, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatutakoari jarraikiz (hasiera batez onetsi zen Udalak 2005eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, eta behin betikoa bihurtu zen, ez baitzen erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko aldian). Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, aplikatuko dira Dirulaguntzen ordenantza orokorrean ezarritako manuak. (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an).

Lehena.–Onuradunak.

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, 2026an haur eta gazteentzako urteko proiektuak egiten dituztenak.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea haur eta gazteentzat (0-30 urte) antolaturiko urteko proiektuak egin ditzaten Iruñeko irabazi-asmorik gabeko erakundeek, 2026an. Programa horiek helburutzat izan behar dute parte-hartzaileen bizi-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetzea, Iruñeko udalerrian. Haur, nerabe eta 18 urtetik beherako gazteentzako proiektuek berariazko ikuspegia izan beharko dute haur eta nerabeen eskubideei buruz.

Hirugarrena.–Zenbatekoa.

Erabilgarri dauden kredituen barnean, deialdi honetan guztira zehaztutako gehieneko zenbatekoa 165.000 euro da.

Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko tokia.

Eskabideak bide telematikoz aurkeztu beharko dira, "pertsona juridikoentzako dirulaguntzen eskabide elektronikoa" deritzon izapidearen bidez, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan (www.pamplona.es/eu).

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabete izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.–Diruz lagun daitezkeen gastuak egiteko epea.

Diruz lagunduko diren gastuak izanen dira 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte benetan eginikoak eta ordaindurikoak.

Zazpigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epea.

Diruz lagundutako proiektuen justifikazioak aurkezteko epea bukatuko da 2027ko urtarrilaren 31n.

Zortzigarrena.–Ordaintzeko modua.

Ordainketa aurreratua: behin emanda, dirulaguntzaren %100 ordainduko da.

Iruñean, 2026ko martxoaren 23an.–Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkaria, Zaloa Basabe Gutierrez.

Iragarkiaren kodea: L2604935