2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdia, 2026an irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeei dirulaguntzak emateko, auzoetako festak edo festa herrikoiak egiteko. Laburpena
DDBN kodea: 895449.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/895449).
–Deialdiaren xedea.
Deialdiaren helburua da laguntza ekonomikoak ematea irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeei (auzo elkarteak, kultura elkarteak, festa batzordeak, kultura koordinakundeak, etab.), auzoetako festak edo festa herrikoiak egin ditzaten.
–Onuradunak.
Onuradun izaten ahalko dira dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonak edo erakundeak, jarraian azaltzen diren inguruabarretan badaude, eta Dirulaguntzen ordenantza orokorraren 10. artikuluan ezarritako debekuetako bat ere ez badute.
- Eskabidea aurkezteko epea bukatzen den egunean, legez eratutako eta dagokion erregistroan inskribatutako pertsona juridikoak izatea.
- Egoitza soziala Iruñean izatea.
- Iruñeko udal-mugartean osorik egitea diruz lagunduriko programa, proiektua, jarduera edo jarduketak.
- Behar bezalako egitura izatea funtzionamenduan, proposatutako helburuak betetzea bermatzeko, eta helburu horiek lortzeko beharrezko ibilbidea, eskarmentua eta/edo gaitasuna frogatzea.
- Boluntarioentzat erantzukizun zibileko aseguru bat eta istripu aseguru bat izatea, indarrean den araudiaren arabera.
- Sexu-askatasun edo -ukigabetasunaren edo gizakien salerosketaren aurkako deliturik egin ez izana, adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten jarduerak egiteko.
- Egunean izatea aurreko deialdietan ezarritako betebeharrak, Udalaren aurrekontuen konturako dirulaguntzei dagokienez.
- Egunean izatea Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zerga-betebeharrak.
- Indarreko araudiak eskatzen dituen gardentasun-betebeharrak betetzea.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira baldintza horiek guztiak.
–Helburua.
Deialdiaren helburua da, udal esparrutik, laguntzarako eta bizikidetzarako tresna bat eskaintzea, elkarteekin eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuekin aritzeko proiektuak eta jarduerak aurrera eramateko. Halakoen bidez, herritarren parte-hartzea tarteko dela, hiriko gizarte eta kultura ehuna garatu nahi da, eta auzoetan antolaketa eta kohesiorako sareak sortu, herri kultura edo hurbileko kultura sustatuz, sortuz eta hedatuz. Aldi berean, gainera, genero berdintasuna sustatu beharko dute Iruñeko udalerrian.
–Zenbatekoa.
90.000 euro.
–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.
Eskabideak epe horretatik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.
Iruñean, 2026ko martxoaren 26an.–Kulturako, Jaietako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.
Iragarkiaren kodea: L2604759