2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean, kirolaren zein ariketa fisikoaren arloko entitateentzat, 2026an kirol ekitaldi puntualak antolatzeagatik. Laburpena
DDBN kodea: 893476.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/893476).
Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.
Organo emailea: Kulturako, Jaietako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria.
Alor kudeatzailea: Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorra.
Instrukzio organoa: dirulaguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.
Deialdiaren xedea:
Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea kirolaren eta ariketa fisikoaren arloko irabazi-asmorik gabeko entitateei, 2026. urtean kirol ekitaldi puntualak antolatzeagatik.
Deialdiaren helburua:
Iruñean kirol ekitaldi puntualak egiten laguntzea, sustatu daitezen hiriko kirol jarduera –lehiaketakoa eta aisialdikoa–, haiekin lotutako jarduera ekonomikoa eta tokiko turismoan daukan inpaktua.
Iruñean, 2026ko martxoaren 17an.–Kulturako, Jaietako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.
Iragarkiaren kodea: L2604218