2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAIBAR
Aldaketa, Udal Planean, Enderizko Kontzejuko (Olaibar) Bordaburu plazan. Hasierako onespena
Olaibarko Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Olaibarko Udal Planeko determinazio xehatuen aldaketa, Enderizko Kontzejuko Bordaburu plazan, Olaibarko Udalak sustaturik.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, aitzinetik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, interesdunek azter dezaten eta, behar izanez gero, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, aplikatu beharrez xedatutakoa uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan, 77. artikuluak igorrita (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Olaibarren, 2026ko martxoaren 2an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.
Iragarkiaren kodea: L2604270