73. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

1/2025 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Melidako Udalak, 2026ko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2025 aurrekontu-aldaketa (kreditu-gehigarria).

Espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Melidan, 2026ko martxoaren 20an.–Alkatea, Francisco Javier Sesma Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: L2604358