2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MÉLIDA
Aldaketa, 2026rako, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan. Hasierako onespena
Melidako Udalak, 2026ko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea, 2026rako, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan. Lehenengo 3.000 euroetarako salbuespena kendu da, horrela betez Kontuen Ganberak egindako iradokizuna.
Bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 64. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Melidan, 2026ko martxoaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Sesma Rodrigo.
Iragarkiaren kodea: L2604357