2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MÉLIDA
Tokiko ehiza barrutia eratzea
Melidako Udalak tokiko ehiza barrutia eratzea sustatu du, abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz (Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko Foru Legea).
Argitara ematen da, aplikatu beharrez 30/1992 Legearen 59. eta 60. artikuluak (lege horrek hizpide ditu administrazio publikoen araubide juridikoa eta administrazio prozedura erkidea), eta ohartarazten da, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izanen dutela lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.
Ehiza barrutia eraturik geldituko da Melidako herri-lurrak eta jabetza partikularrekoak sarturik.
Melidan, 2026ko martxoaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Sesma Rodrigo.
Iragarkiaren kodea: L2604355