2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Etxarri Aranazko Udalari eginiko kudeaketa-esleipena, sor dezan kultura teknikariak aldi baterako kontratatzeko zerrenda
Lesakako Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Hitzarmena onartzea Lesakako Udalak Etxarri Aranazko Udalari egindako kudeaketa-esleipena bideratzeko. Kudeaketa-esleipen horren xedea da deialdia eta hautaprobak egitea, eta hortik zerrenda bat eratzea, kultura teknikariaren eginkizunak betetzeko izangaiekin. Lesakako Udalak zerrenda hori erabiliko du kontratazioak egiteko, horretarako beharra duenean.
2. Lesakako Udaleko alkateari ahalmena ematea haren izenean eta ordezkaritzan aipatutako hitzarmena sina dezan.
3. Erabaki hau jakinaraztea Etxarri Aranazko Udalari.
4. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lesakan, 2026ko martxoaren 20an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2604342