2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Akats zuzenketa, 1. poligonoko 123. eta 124. lurzatien xehetasun-azterketaren hasierako onespenean
Alkatetak otsailaren 11n emandako 2026/043 Ebazpenaren laburpena argitaratu zen 2016ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 24an. Ebazpen horren bidez, hasiera batez onetsi zen 1. poligonoko 123. eta 214. lurzatiei buruzko xehetasun-azterketa, Rufino Bruguera Prieto arkitektoak idatzitako dokumentua jarraikiz.
Akats material bat aurkitu da ebazpen horretan; izan ere, 214. lursaila jartzen zuen tokian, 124. lursaila esan behar zuen. Beraz, zuzendu eginen da, eta horren berri emanen, denek jakin dezaten. Erabaki da espedientea jendaurrean jartzeko epea hogei egun baliodunez luzatzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, interesdunek hura aztertzerik eta bidezko alegazioak aurkezterik izan dezaten. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Leitzan, 2026ko martxoaren 24an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2604613