73. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Deialdi bat iragartzen da, Lapoblación-Meanoko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko, betiere Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. eta 102. artikuluetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuarekin bat.

Hamabost eguneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik aitzina, interesdunek eskabideak aurkez ditzaten udal bulegoetan; horietan, betiere, adierazi beharko dute betetzen dituztela erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak.

Aditzera ematen da.

Lapoblación-Meanon, 2026ko martxoaren 26an.–Alkatea, Ernesto Apiñániz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2604783