2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRAÑETA
Borondatezko birpartzelazio-proiektua UO-12 unitatean, 1. poligonoko 342. lurzatian (partziala). Hasierako onespena
Francisco María Irurtia Lizasoain jaunak sustatutako Irañetako 1. poligonoko 342. lurzatiko (partziala) UO-12 unitatean borondatezko birpartzelazioa egiteko proiektuari hasierako onespena ematea erabaki zuen udal honek 2026ko martxoaren 30eko 13. Alkatetzaren Ebazpenaren bidez.
Hori dela eta, jendaurrean jarri da hogei egunez alegazioak aurkezteko. Berariaz xedatu da informazioa emateko eta interesdunei entzuteko izapidean alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa izango dela, eta ez dela beste izapiderik egingo.
Hori guztia argitara ematen da, guztiek jakin dezaten eta dagozkion ondorioetarako.
Uharte Arakilen, 2026ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Jose Ignacio Arangoa Cia.
Iragarkiaren kodea: L2604949