73. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

667/2026 EBAZPENA, 2026ko martxoaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2025eko azaroaren 18an emandako 2526/2025 Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketan irakasle kontratatu iraunkorrak kontratatzeko behin betiko proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2025eko azaroaren 18an emandako 2526/2025 Ebazpenaren bidez, irakasle kontratatu iraunkor izateko lanpostuak betetzeko sarbide lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik Hautapen Batzordeak egindako kontratazio proposamena.

Bidezkoa da, deialdiaren oinarriekin bat etorriz, ebazpen bat ematea behin betiko kontratazio proposamena onesteko.

Aintzat harturik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea irakasle kontratatu iraunkorrak kontratatzeko behin betiko proposamena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2025eko azaroaren 18an emandako 2526/2025 Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketa arruntari dagokiona; lanpostua I. eranskinean dago zerrendatua.

Bigarrena.–Giza Baliabideen Zerbitzuari eskatzea kontratua formalizatzeko beharrezko dokumentazioa eska diezaiola interesdunari.

Hirugarrena.–Eragiten dion sailaren zuzendaritzari ebazpen hau aditzera ematea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2026ko martxoaren 18an.–Luis Gandía Pascual, Irakasleen Gaietarako errektoreordea.

I. ERANSKINA

Lanpostu zk.: 6117.–Olivar de Julián, José Manuel. Kategoria: Irakasle kontratatu iraunkorra. Irakasle-funtzioa: jakintza-arloarena. Jakintza-arloa: Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak. Saila: Zuzenbidea.

Iragarkiaren kodea: F2604392