73. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

2026rako zerga-tasak

Irañetako Udalak, 2026ko martxoaren 16an egin bilkura arruntean, legez ezarritako quorumarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeren 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, erabaki zuen honako zerga-tasa eta tasa hauek onestea 2026ko ekitaldirako:

Lehenbizikoa.

1.–Lur-Ondasunen gaineko kontribuziorako %0,23ko karga-tasa ezartzea.

2.–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluaren taulako gehienezko ehunekoak aplikatuko dira egiazko gorakadaren zenbatekoa zehazteko. Karga-tasa %8 izanen da.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %3,00ko karga-tasa ezartzea.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: gutxieneko indizea aplikatzea, 1,2.

5.–Tasak.

5.1. Ura.

5.1.0. Fakturatu beharreko gutxieneko kontsumoa: 40 m³ edo gutxiago seihilekoan. Kuota txikiena: 13 euro.

5.1.1. Etxeko kontsumoa: 0,37 euro/m³, 40 m³-tik aitzina.

5.1.2. Industriako kontsumoa: 0,43 euro/m³.

5.1.3. Mantentze lanetako kanona: 3,6 euro, gehi BEZa.

5.1.4. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, etxeko erabilerarako: 200 euro.

5.1.5. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, industriarako: 300 euro.

5.2. Epaitzak.

5.2.1. Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak albienteak kubikatuko ditu. Horiek eskuratzeko epea bi urte da.

5.3. Auzolanak: urtean lau auzolan (60 euro bakoitzeko).

Bordaren tarifak: Basokoetxea Bordako jolas jarduera pribatuen erabileraren ordenantzan jasotakoak.

Bigarrena.–Ondoko egutegia onestea udal diru-bilketarako.

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga martxoan igorriko da.

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa irailean igorriko da.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga urrian igorriko da.

Uraren kontsumoaren gaineko tasa seihilekoetan kobratuko da, ekainean eta abenduan.

Hirugarrena.–Gainerako tasak eta prezio publikoak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan.

Laugarrena.–Erabaki honek 2026ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Irañetan, 2026ko martxoaren 16an.–Alkatea, Jose Ignacio Arangoa Cía.

Iragarkiaren kodea: L2604868