73. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, 2025-2026 ikasturtean Julián Romano Ugarte Musika Eskolan musika ikasketak egiteko banakako dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN kodea: 894949.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/894949).

Xedea: deialdi honen xedea da arautzea Lizarrako Julián Romano Ugarte Musika Eskolan 2025-2026 ikasturtean matrikulatutako ikasleendako banakako dirulaguntzen esleipena.

Laguntza hauen bidez familiei hein batean lagundu nahi zaie halako ikasketen gastuak finantzatzen. Deialdi honetako laguntzak irakaskuntzaren kontzepturako eskatzen ahal dira.

Onuradunak: laguntza hauen onuradun izaten ahalko dira 2025-2026 ikasturtean Julián Romano Ugarte Musika Eskolan matrikulatuta egon direla egiaztatzen duten ikasle adingabeak.

Laguntzak eskatzen dituztenek eta izaten ahal diren onuradunek eskaera egin baino urtebete lehenago Lizarran erroldatutako familia unitatea osatu behar dute betiere.

Oinarri arautzaileak: dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eskuragarri daude 2025-2026 ikasturtean Lizarrako Julián Romano Ugarte musika-eskolan musika ikasketak egiteko banakako laguntzak emateko deialdia onartzen duen erabakiaren eranskinean.

Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 7.000 eurokoa da.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2026ko maiatzaren 29an.

Lizarran, 2026ko martxoaren 24an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2604595