2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Deialdia, laguntzak emateko 2025ean gazteentzako jarduerak sustatzeko. Laburpena
DDBN kodea: 892695.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/892695).
Xedea: deialdi honen xedea da araubidea ezartzea, Lizarrako Udalak laguntzak eman ditzan alternatiba eta bitarteko espezifikoak eskaintzen dituzten proiektu eta jarduerak egiteko 2026an, zehazki helburu nagusi hau duten proiektu eta jarduerak: gazteek Lizarrako hirian modu aktiboan parte hartzea.
Dirulaguntza honen helburua da gazteen artean herritartasun aktiboa eta parte-hartzailea sustatzea komunitate barruan, xede hori duten jarduerak antolatuz, bai eta aisialdiaren, kulturaren eta teknologiaren alorretan alternatiben eskaintza zabaltzea ere, alegia, 2026. urtean Lizarrako gazteak erdigunean jarriko dituzten jarduerak eta eskaintza.
Onuradunak: laguntzen onuradun izan daitezke elkarteak, norbanakoak edo bestelako entitateak, irabazi-asmorik gabeak, baldin eta haien jarduketa-esparrua Lizarrako udalerria bada, eta programa honen helburua betetzen badute.
Oinarri arautzaileak: dirulaguntza honen oinarri arautzaileak eskuragarri daude Lizarran gazteendako jarduerak sustatzeko laguntzen 2026ko deialdia onesten duen erabakiaren eranskinean.
Zenbatekoa: deialdiaren zenbateko osoa 14.000 eurokoa da, eta handitu egin daiteke, aurrekontuak ere handitzen badira.
Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea hasiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean eta, oro har, 2026ko urriaren 30ean bukatuko da. Deialdiak atzerako eragina izanen du 2026ko urtarrilaren 1a arte. Aurrekontuan kreditu erabilgarririk dagoen bitartean, bigarren epe bat egonen da irekita jarduera puntualen proiektuetarako, 2026ko abenduaren 31n partida agortu arte.
Lizarran, 2026ko martxoaren 12an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2604078