73. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa, Udalaren kultura eta kirol jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateko prezio publikoaren araudian. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren kultura eta kirol jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateko prezio publikoen araudian.

Iragarkia 2025eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da inork aurkeztu gabe erreklamaziorik, kexarik edo oharrik; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da.

Jarraian testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, bete beharrez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324., 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Gazolatzen, 2026ko martxoaren 18an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

UDALAREN KULTURA ETA KIROL JARDUEREN ETA IKASTAROEN ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAREN ARAUDIA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraituz 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak) eta babes harturik haren 28. artikuluan xedatua.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da Zizur Zendeako Udalak urtero planifikatzen dituen kultura eta kirol arloko ikastaroetan edo jardueretan parte-hartzea, haurrentzako hiri-kanpamentuetan parte-hartzea edo Zizur Zendeako Udalak antolatutako gainerako ikastaroetan parte hartzea.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Prezio publiko hauek ordaintzera behartuta daude honako hauek: Zizur Zendeako Udalak urtero planifikatzen dituen kultura eta kirol arloko ikastaroak edo jarduerak egiten dituztenak; hiri-kanpamentuetan parte hartzen duten haurren gurasoak edo legezko tutoreak eta Zizur Zendeako Udalak antolatzen dituen beste ikastaro espezifiko batzuetan parte hartzen dutenak.

Tarifak

4. artikulua. Arau honetako prezio publikoen eranskinean ageri dira aplikatu beharreko tarifak.

Kudeaketa-arauak

5. artikulua. Zizur Zendeako Udalak urtero planifikatzen dituen kultura eta kirol arloko ikastaro edo jardueretarako prezioak bi zatitan ordainduko dira. Jarduera eta ikastaro horiek ikasturtea hartuko dute. Lehendabiziko zatia inskripzioa egiteko unean ordainduko da. Inskripzioa egiten bada ikastaroa hasita dagoenean, plaza libreak geratzen direlako, ordaindu beharreko zenbatekoa urteko prezioaren proportzioan kalkulatuko da.

Honako hauek inskripzioa egiteko unean ordainduko dira: haurrentzako hiri-kanpamentuak eta Zizur Zendeako Udalak antolatzen dituen beste ikastaro batzuk.

6. artikulua. Zizur Zendeako Udalak urtero planifikatzen dituen kultura eta kirol arloko ikastaro edo jardueretan baja ematea soilik onartuko da ezinbesteko arrazoiren bat tartean badago. Orobat, medikuaren egiaztagiria edo lanekoa aurkeztu beharko da.

Jarduera bateko itxaron-zerrendan norbait baldin badago interesa duena bigarren lauhilekoan hasteko jarduera egiten, Udala harremanetan jarriko da lehenbiziko lauhilekoan %50eko asistentzia baino txikiagoa izan dutenekin, eta honako aukerak eskainiko dizkie:

a) Jarduerarekin jarraitzea, eta, hortaz, dagokion kuota ordaintzea.

b) Plaza libre uztea, eta, ondorioz, ez ordaintzea bigarren lauhilekoko kuota.

7. artikulua. Norbaitek baja ematen badu jardueretan eta oraindik ordaindu gabeko ordainagiriak baditu, berriz ere inskribatzean ordaintzeke daukan zorra ordaindu beharko du.

8. artikulua. Zizur zendean erroldatutako familien kasuan, baldin eta haien seme-alabak, zaintza arrazoiak tarteko, ez badaude erroldatuak Zizur zendean, erroldatutzat hartuko dira araudi honetako prezioak aplikatzeari dagokionez.

Indarrean jartzea

9. artikulua. Prezio publikoen arau hau indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Kirol eta kultur jardueretarako prezio publikoak.

–Heldu erroldatuak eta Udalaren kirol instalazioetan abonatuak.

  • Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 100 euro.
  • Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 160 euro.
  • Ikastaroa luzatzen den asteko ordu laurdeneko frakzio bakoitzeko (15 minutu), 25 euro gehituko da kuota.

–Heldu erroldatuak eta Udalaren kirol instalazioetan abonatu gabeak.

  • Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 130 euro.
  • Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 220 euro.
  • Ikastaroa luzatzen den asteko ordu laurdeneko frakzio bakoitzeko (15 minutu), 25 euro gehituko da kuota.

–Heldu erroldatu gabeak eta Udalaren kirol instalazioetan abonatuak.

  • Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 160 euro.
  • Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 220 euro.
  • Ikastaroa luzatzen den asteko ordu laurdeneko frakzio bakoitzeko (15 minutu), 25 euro gehituko da kuota.

–Heldu erroldatu gabeak eta Udalaren kirol instalazioetan abonatu gabeak.

  • Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 190 euro.
  • Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 280 euro.
  • Ikastaroa luzatzen den asteko ordu laurdeneko frakzio bakoitzeko (15 minutu), 25 euro gehituko da kuota.

–14 urtera bitarteko haurrak (horiek barne), erretiratuak eta pentsiodunak, erroldatuak eta Udalaren kirol instalazioetan abonatuak.

  • Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 90 euro.
  • Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 140 euro.
  • Ikastaroa luzatzen den asteko ordu laurdeneko frakzio bakoitzeko (15 minutu), 20 euro gehituko da kuota.

–14 urtera bitarteko haurrak (horiek barne), erretiratuak eta pentsiodunak, erroldatuak eta eta Udalaren kirol instalazioetan abonatu gabeak.

  • Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 115 euro.
  • Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 190 euro.
  • Ikastaroa luzatzen den asteko ordu laurdeneko frakzio bakoitzeko (15 minutu), 20 euro gehituko da kuota.

–14 urtera bitarteko haurrak (horiek barne), erretiratuak eta pentsiodunak, erroldatu gabeak eta eta Udalaren kirol instalazioetan abonatuak.

  • Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 140 euro.
  • Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 200 euro.
  • Ikastaroa luzatzen den asteko ordu laurdeneko frakzio bakoitzeko (15 minutu), 20 euro gehituko da kuota.

–14 urtera bitarteko haurrak (horiek barne), erretiratuak eta pentsiodunak, erroldatu gabeak eta Udalaren kirol instalazioetan abonatu gabeak.

  • Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 165 euro.
  • Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 250 euro.
  • Ikastaroa luzatzen den asteko ordu laurdeneko frakzio bakoitzeko (15 minutu), 20 euro gehituko da kuota.

–Kanpamentuak.

  • Erroldatutako haurrak: 50 euro astean.
  • Erroldatu gabeko haurrak: 80 euro astean.
  • 5 egun baino gutxiago irauten duten kanpamentuetan, prezioa egun osoen arabera hainbanatuko da.

–Urtero planifikatzen ez diren ikastaro espezifikoak.

  • Pertsona eta ordu bakoitzeko 5 euro.

II. epigrafea.–Murrizketak.

1.–Honako murrizketa hauek aplikatuko zaizkie aipatutako prezio publikoei, salbu eta ikastaro espezifikoetakoei:

A1. Familia ugari arruntek edo familia gurasobakarrek %25eko hobaria izanen dute.

A2. Kategoria bereziko familia ugariek %45eko hobaria izanen dute.

A3. Legez aitortutako %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenek %30eko hobaria izanen dute.

A4. Legez aitortutako %65etik gorako desgaitasuna dutenentzat doakoa izanen da.

B1. Errenta bermatuaren edo baliokide baten onuradunek %30eko hobaria izanen dute.

2.–Murrizketa mota guztiak honela eskatuko dira:

a. Alta berrien kasuan, alta egiteko unean.

b. Lehendik abonatuta zeudenak:

b.1. Azaroaren 15a baino lehen aurkeztutako eskabideak urte horretan bertan jarriko dira indarrean.

b.2. Azaroaren 16aren ondoren aurkeztutako eskabideek hurrengo urtean izanen dituzte ondorioak.

3.–A epigrafeko murrizketak eskatu nahi dituztenek eskabide bat aurkeztu beharko dute Udalaren erregistro orokorrean edo Udalaren kirol-instalazioetan, dokumentazio honekin batera:

a. Familia ugariagatik murrizketa izateko, familia ugariaren titulua edo egiaztagiria, Nafarroako Gobernuak emandakoa, betiere jarraikiz Familia ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legeak ezartzen duen familia ugariaren definizioari –maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legeak aldatu zuen aipatutako legea–. Murrizketa hori indarrean izanen da harik eta familia ugariaren egiaztagirian agertzen den balio-data iritsi arte. Epea bukaturik, berriz ere eskatu beharko da hobaria.

b. Familia gurasobakarra izateagatik murrizketa izateko, familia gurasobakarraren egiaztagiria, Nafarroako Gobernuak emana. Murrizketa hori indarrean izanen da harik eta familia gurasobakarraren egiaztagirian agertzen den balio-data iritsi arte. Epea bukaturik, berriz ere eskatu beharko da hobaria.

c. Desgaitasunagatik murrizketa izateko, dokumentu ofiziala, adierazten duena zer desgaitasun maila duen. Murrizketa hori indarrean izanen da harik eta dokumentu horretan agertzen den balio-data iritsi arte. Epea bukaturik, berriz ere eskatu beharko da hobaria.

4.–B1 epigrafeko murrizketak eskatu nahi dituztenek eskabide bat aurkeztu beharko dute Udalaren erregistro orokorrean edo Udalaren kirol-instalazioetan, dokumentazio honekin batera:

a. Nahitaezkoa da edukitzea Zizur Nagusiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren txosten bat familiaren egoera ekonomikoari buruz, hobaria aplikatu behar den ala ez zehazteko.

b. Txosten hori Zizur Zendeako Udalari igorriko zaio. Eskatzaileari ere txostenaren kopia bat emanen zaio.

c. Errenta bermatua emateko ebazpena edo, antzeko diru-sarreren kasuan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen txosten bat.

d. Murrizketa hori aplikatzeko, urtero aurkeztu beharko da a, b eta c ataletan aipatutako dokumentazioa. Urtean zehar erabiltzaileren baten egoera aldatzen bada, aldaketa hori gertatzen den hilabetetik aurrera dagokion prezio publikoa aplikatuko da.

5.–Murrizketak ez dira metagarriak izanen. Hortaz, murrizketarako eskubidea badago arrazoi batengatik baino gehiagorengatik, aukeratu beharko da haien artean zein aplikatuko den eta behar den dokumentazioa aurkeztu.

Iragarkiaren kodea: L2604301