2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
Katepa hiri-jarduketarako plan berezia. Hasierako onespena
2026ko martxoaren 23an, hasierako onespena eman zitzaion Katepa Hiri-jarduketarako Plan Berezia, zeinaren helburua baita Cabanillasko 67. lurzatiaren hirigintza-baldintzak aldatzea. Sustatzailea Vr Pitiusa SL sozietatea da.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea udalaren idazkaritzan dago, interesdunen eskura.
Cabanillasen, 2026ko martxoaren 23an.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.
Iragarkiaren kodea: L2604381