73. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Haur eta gazteen artean 2026-2027 denboraldirako udal kirol eskolen bidez kirola sustatzeko laguntzak emateko deialdiaren laburpena

DDBN kodea: 893766.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/893766).

Burlatako haur eta gazteek Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak antolatutako 2026-2027 Nafarroako Kirol Jokoetan aitortutako kirol modalitateetan Udal Kirol Eskoletako kirola egiteko dirulaguntzak ematea da deialdi honen xedea eta helburua.

Onuradunak.–Burlatan erroldatutako adingabeen ordezkariek eskatu ahal izango dute dirulaguntza, baldin eta haien seme-alabek 2026-2027 denboraldirako udal kirol eskoletan tarifaren %100 ordaindu eta izena eman badute, Burlatako kirol eskoletan plaza bati inoiz uko egin ez badiote, baldintza orokorrak betetzen badituzte eta legeak ezartzen dituen debeku-arrazoietako batean ere sartuta ez badaude. - Burlatako Udal Kirol Eskolen 2026-2027 programan garatutako kirol modalitateak. - Burlatako Udal Kirol Eskolen programan garatzen ez diren udal-titulartasuneko kirol-eskoletan garatutako beste kirol-modalitate batzuk. - Burlatako Udal Kirol Eskolen programan garatzen diren udal-titulartasuneko beste kirol-eskola batzuetan garatutako kirol-modalitateak, ikasleak onartu ez direnean 2026-27 denboraldirako plazarik ez dagoelako. Atarrabiako eta Uharteko udalekin mankomunatutako 2026-2027 Udalaren Atletismo Kirol Eskolaren kasuan, dirulaguntza hau Burlatan erroldatutako pertsonei bakarrik aplikatuko zaie.

Epea.–Aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera, eskabideak aurkezteko ondoz ondoko epeak egongo dira: *deialdia iragartzen denetik uztailaren 3ra arte *uztailaren 6tik irailaren 18ra *irailaren 21etik azaroaren 27ra arte.

Eskabideak aurkezteko tokia:

https://sedeelectronica.burlada.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=10679

Burlatan, 2026ko martxoaren 12an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2604269