2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Hiri-jarduketarako plan berezia Zigako 5. poligono 2. lurzatian. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2026ko martxoaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, 4. akordioan erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia Zigako 5. poligonoko 2. lurzatian, Apezetxea etxean, eremua hirigintzaren aldetik garatzeko egikaritze-unitate bat zehazteko. Ziurbami Promociones SLk sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Baztanen, 2026ko martxoaren 26an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2605016