73. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Udal Planaren egiturazko aldaketa Arrarasko 14. poligonoko 319. lurzatian. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2026ko martxoaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onartu zuen Udal Planaren egiturazko aldaketa bat Arrarasko 14. poligonoko 319. Lurzatirako, aipatutako lurzatiaren zati baten kategorizazioari dagokiona, bertan etxebizitza bat egiteko aukera izateko.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek udal bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Basaburuan, 2026ko martxoaren 27an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2604832