73. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

25-02183, 25-02191, 25-02207 eta 25-02332 gora jotzeko errekurtsoak, jarri direnak 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka

Honen bidez jakinarazten da gora jotzeko errekurtsoak jarri direla Nafarroako Administrazio Auzitegian, Osoko Bilkurak 2025eko irailaren 30ean hartutako erabaki baten aurka, zeina 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruzkoa baita:

–25-2183 gora jotzeko errekurtsoa, Ioseba Jiménez Muñozek jarria, Barañaingo Udaleko zinegotzi gisa.

–25-2191 gora jotzeko errekurtsoa, Lucía Sesma Vallések jarria, Nafarroako Langile Batzordeen Herritarrentzako Zerbitzuen Federazioaren izenean eta hura ordezkatuz.

–25-2207 gora jotzeko errekurtsoa, Amaya Díaz Martínez de Olcozek jarria.

–25-2332 gora jotzeko errekurtsoa, Gorka Arregui Ramosek eta Ion Arregui Ramosek, José Javier Lusarretak, Aitziber Pérez de Cárcamo Herránek, Edurne Irigoyen Michitorenak eta Patxi Iriartek jarriak, langileen ordezkari gisa.

Halaber, pertsonak edo erakundeak epatzen dira, baldin eta errekurtsogileen uziak baiesteak ukitzen ahal baditu haien eskubide edo interes legitimoak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 10 egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, baldin errekurtsogileen uziei kontra egin nahi badiete. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2026ko martxoaren 10eko probidentzia batekin.

Barañainen, 2026ko martxoaren 18an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2604292