73. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Azagrako alkateak, 2026ko martxoaren 23an, honako ebazpen hau eman zuen:

Kontuan harturik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako Jarraibidea, alkateek ezkontza zibilak egiteko baimena emateari buruzkoa.

Aintzat harturik zer dagoen ezarrita Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan.

EBAZTEN DUT:

1.–Udal honetako zinegotzi Ángel Prado Vidondoren esku uztea 20260216/035144 zenbakidun ezkontza zibila egiteko eskumena, ezkongaiek hala eskatuta. Ezkontza zibil hori izapidetu da Azagrako Bake Epaitegiko bulego laguntzailean.

2.–Honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Azagran, 2026ko martxoaren 23an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2604364