73. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Herritarren zerbitzu pertsonal eta garraiokoa edo auzolana arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Arantzako Udalak, 2025eko abenduaren 18an egindako osoko bilkura arruntean, aho batez hasierako onespena eman zion Arantzako herritarren zerbitzu pertsonal eta garraiokoa edo auzolana arautzen duen ordenantzaren aldaketari.

Espedientea jendaurrean egon zen 30 egunez, 2026ko otsailaren 5eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaraturik, bai eta Arantzako Udalaren iragarki-taulan ere, eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Beraz, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluarekin, behi betiko onetsi da Arantzako herritarren zerbitzu pertsonal eta garraiokoa edo auzolana arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Hori guztia argitaratzen da.

Arantzan, 2026ko martxoaren 26an.–Alkatea, Saturnino Larralde Ibarrola.

ALDATUTAKO TESTUA

Ondorengo artikuluak honela idatzita geratuko dira:

"5. Toki entitate honetan bizi direnek egin beharko dute auzolana, honako hauek izan ezik:

a) Hemezortzi urtetik beheitikoak eta berrogeita hamabortzetik goitikoak.

b) Ezindu fisiko, psikiko eta zentzumenezkoak.

c) Presondegietan giltzapetuak daudenak.

Udalerri honetan urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean erroldatuta dagoen bizilagun oro udalerrian bizi dela ulertuko da."

Iragarkiaren kodea: L2604764