2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
Mendiko pisten eta bideen erabilera arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena
Arantzako Udalak, 2025eko abenduaren 18an egindako osoko bilkura arruntean, aho batez hasierako onespena eman zion Arantzako mendiko pisten eta bideen erabilera arautzen duen ordenantzaren aldaketari.
Espedientea jendaurrean egon zen 30 egunez, 2026ko otsailaren 5eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaraturik, bai eta Arantzako Udalaren iragarki-taulan ere, eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Beraz, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluarekin, behin betiko onetsi da Arantzako mendiko pisten eta bideen erabilera arautzen duen ordenantzaren aldaketa.
Hori guztia argitaratzen da.
Arantzan, 2026ko martxoaren 26an.–Alkatea, Saturnino Larralde Ibarrola.
ALDATUTAKO TESTUA
Ondorengo artikuluak honela idatzita geratuko dira:
I. ERANSKINA.–TASA, BIDE PUBLIKOEN ERABILERAGATIK
1.–Oihan-aprobetxamendu pribatuak garraiatzeagatik. |
Behin betiko mozketa: (Nafarroako Gobernuko baimenean xedaturiko m³ kontuan hartuta) | Entresaka: (Nafarroako Gobernuko baimenean xedaturiko m³ kontuan hartuta) |
0 -50 m³ | Salbuetsita. | 0-50 m³ | Salbuetsita. |
51-100 m³ | 50,00 euro | 51-100 m³ | 25,00 euro |
101-150 m³ | 100,00 euro | 101-150 m³ | 50,00 euro |
151-200 m³ | 150,00 euro | 151-200 m³ | 75,00 euro |
201-300 m³ | 250,00 euro | 201-300 m³ | 125,00 euro |
301-400 m³ | 300,00 euro | 301-400 m³ | 150,00 euro |
401-500 m³ | 400,00 euro | 401-500 m³ | 200,00 euro |
501 m³ goiti | 1,00 euro/m³ | 501 m³ goiti | 0,50 euro/m³ |
2.–Bideen erabilera bereziak, egindako garraioengatik. |
Igarotako pisuaren tona bakoitzeko. | 1,05 euro |
Lehenengo 20 tonak salbuetsita egonen dira. |
Iragarkiaren kodea: L2604763