73. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Tokiko ehiza-barrua eratzeko proiektua

Goizuetako eta Aranoko Udalek bi entitateen lursailak batzen dituen tokiko-ehiza barrutia eratzeko proiektua sustatu dute, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatzeko. Argitara ematen da, eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartu nahi ez dituztela espresuki adierazteko; honela egiten ez bada, lurrak barrutian sartzeko baimena ematen dutela ulertuko da.

Barrutian sartu beharreko mugartea: Goizuetako eta Aranoko udal-mugarteak.

Aranon, 2026ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2605105