2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
Kudeaketarako hirigintza hitzarmena Azkarateko UE-AZ8, UE-AZ9, UE-AZ10, UE-AZ11 eta UE-AZ1 exekuzio-unitateetan. Behin betiko onespena
Araizko Udaleko udalbatzak, 2025eko abenduaren 29ko osoko bilkurako akordio bidez, erabaki zuen jendaurrean jartzea Azkarateko UE-AZ8, UE-AZ9, UE-AZ10, UE-AZ11 eta UE-AZ1 exekuzio-unitateetako kudeaketarako hirigintza-hitzarmena. UE-AZ1 urbanizazioarentzako egindako instalazioetan gainerako exekuzio-unitateen parte-hartzea eta erabilera ezartzen du hitzarmenak.
Iragarkia argitaratu zen 2026ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 5ean, baita Udalaren egoitza elektronikoan ere.
Jendaurreko nahitaezko epean ez da jaso haren aurkako alegaziorik.
Horrenbestez, udalbatzaren 2026ko martxoaren 25eko osoko bilkuran hartutako akordio bitartez, behin betiko onetsi zen aipatutako kudeaketarako hirigintza-hitzarmena. Hori dena, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatuari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horrek onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Araitzen, 2026ko martxoaren 31n.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.
Iragarkiaren kodea: L2604959