73. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Hirigintza-kudeaketako hitzarmena, 22. poligonoko 167. lurzatian. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, alkateak 2026ko martxoaren 23an emandako184 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen hirigintza-kudeaketako hitzarmen bat, dirutan emateko nahitaezko lagapena (zuzkidura-eragiketetarako) Antsoaingo 22. poligonoko 167. lurzatian.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunbeko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.2. eta 25.5 artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Antsoainen, 2026ko martxoaren 24an.–Alkatea, Marta Diez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2604599