2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2026ko martxoaren 29an bukatuko dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2026. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2026ko apirilaren 21ean pasatuko dira kontuetara.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Altsasun, 2026ko apirilaren 7an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2605158