2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
VILLATUERTA
Administrari-ofizialaren lanpostua betetzeko izangaiak aldi baterako kontratatzeko zerrenda eratzea, sortzen diren beharrei erantzun ahal izateko
Villatuertako Udalak, 2026ko martxoaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zuen deialdi bat egitea, hautaproben bidez administrari-ofizialaren lanpostuan (C mailan) aldi batez aritzeko izangaien zerrenda bat eratzeko haren bitartez, Villatuertako Udalean sortzen diren beharrei erantzun ahal izateko.
Deialdiaren oinarriak argitara emanen dira udalaren webgunean eta iragarki-taulan.
Villatuertan, 2026ko martxoaren 27an.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2604801