2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UZTARROZE
Oposizio-lehiaketa, kontratazio-zerrendak sortzeko, zerbitzu anitzetako enplegatuen lanposturako, aldi baterako lan-kontratudunen araubidean eta lanaldi osoan aritzeko
Deialdi honen helburua da aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda bat eratzea. Oposizio-lehiaketaren emaitzekin enplegu poltsa eratuko da. Enplegu poltsan sartuko dira hautapen prozesu hau gainditzen dutenak, eta zorrozki ordenatuko da puntuazio ordenaren arabera. 5 urteko indarraldia izanen du.
Lanpostuak izanen ditu E mailari dagozkion ordainsariak.
Eskabideak aurkezteko, zazpi egun naturaleko epea egonen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa Uztarrozeko Udalaren web-orrian kontsultatzen ahal da (https://uztarroz.es/eu/uztarrozeko-udala/).
Uztarrozen, 2026ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Jone Alastuey García.
Iragarkiaren kodea: L2605351