73. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MILAGRO

Oposizio-lehiaketa, mantentze-lan orokorretako ofizialaren plaza bat betetzeko, funtzionarioaren araubidekoa. Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda

Alkatetzak 2026ko otsailaren 4an eman 2026/0055 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko Milagroko Udalaren zerbitzuko mantentze-lan orokorretako ofizialaren plaza bat, funtzionarioen araubidekoa. Deialdia argitaratu zen 2026ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 19an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Alkatetzak 2026ko martxoaren 25ean emandako 2026-0161 Ebazpenaren bidez onesten eta argitaratzen da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

Baztertutako izangaiek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta, hala badagokio, egindako akatsak zuzendu, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Milagron, 2026ko martxoaren 25ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA

Izangai onartuak:

1.–ERIC SORIA GENZOR

2.–IKER MORGADO DIEZ

3.–ION GALLARDO GONZALEZ

4.–FRANCISCO FÉLIX LATORRE VICENTE

5.–ASIER LES ARRONDO

6.–COSMEL RODRIGO TORRES MACAS

Baztertutako izangaiak:

1.–INTI NEHUEN HERNANDEZ CARPANETO

Ez du I. eranskineko ereduaren araberako eskabiderik aurkeztu.

Iragarkiaren kodea: L2604666