1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko martxoaren 18an hartua, zeinaren bidez onesten baita "Karlos II.aren bihotzaren kutxa" eta haren edukia kultur intereseko ondasun deklaratzea behin betiko, ondasun higigarri gisa sailkatuta.
Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren azaroaren 11ko 300/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion "Karlos II.aren bihotzaren kutxa" eta haren edukia kultur intereseko ondasun deklaratzeko espedienteari, ondasun higigarri gisa sailkatuta. Ondasun horren titularra Uxueko Andre Mariaren parrokia da.
Ebazpena interesdunei jakinarazi zitzaien, eta 2025eko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2koan. Ebazpen horren bidez espedientea jendaurrean jartzeko 30 eguneko epea ireki zen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen egunetik hasita. Jendaurreko epea 2026ko urtarrilaren 20an bukatu zen, eta egiaztatu da ez dela alegaziorik bat ere jaso.
Espedientea Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko Ondare Historikoaren Batzordera igorri zen. Batzordeak, 2025eko abenduaren 19an egindako bilkuran, deklarazioaren aldeko txostena eman zuen.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. "Karlos II.aren bihotzaren kutxa" eta haren edukia kultur intereseko ondasun deklaratzea, ondasun higigarri gisa sailkatuta.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahal dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2026ko martxoaren 18an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2605135