1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
3D/2026 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena Nafarroako Enpresarien Konfederazioa (CEN) izeneko enpresa konfederazioaren estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000259; lehengo gordailu zenbakia: 31/146).
Onartu da aipatu konfederazioaren estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.
Gordailutzeko eskaera Carlos Fernández Valdivielso jaunak egin zuen, 31/2026/000039 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.
2024ko azaroaren 14an egin Batzar Nagusi Berezian, gehiengo osoz erabaki zen konfederazio honen estatutuetako 1. eta 17. artikuluak aldatzea.
2025eko maiatzaren 29an egin Ohiko Batzar Nagusian, aho batez erabaki zen konfederazio honen estatutuetako 6. artikulua aldatzea.
Aldaketa-erabakien ziurtagiria Carlos Fernández Valdivielso jaunak sinatu du, idazkari nagusia den aldetik, José Manuel Piquer Martín-Portugués presidente jaunaren oniritziarekin.
Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.
Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Iruñean, 2026ko martxoaren 16an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
Iragarkiaren kodea: F2604211