1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
119/2026 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 5/2026 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez dei egin zen Lanbide Heziketako teknikari tituluetako lanbide moduluak gainditzeko proba libreetarako, eta haietan izena emateko egutegia zehaztu zen, 2025-2026 eta 2026-2027 ikasturteetarako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 5/2026 Ebazpenaren bidez, dei egin zen Lanbide Heziketako teknikari tituluetako lanbide moduluak gainditzeko proba libreetarako, eta haietan izena emateko egutegia zehaztu zen, 2025-2026 eta 2026-2027 ikasturteetarako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.
Ikastetxeek eskatu berri dute matrikula egiteko egunak aldatzeko –izan ere, bat datoz Lanbide Heziketako teknikari titulura sartzeko proba libreetan matrikulatzeko egunak eta oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan, aurrez aurreko modalitatean, izena emateko egunak– eta, lortutako behin betiko kalifikazioak argitaratu aurretik, azterketak berrikusteko aldi bat gehitzeko. Horrenbestez, onartuen behin betiko zerrenda argitaratzeko eguna eta aipatu proba libreetan matrikulatzeko egunak aldatu behar dira. Gainera, ohar bat gehitzen da (59 bis apartatua), kalifikazioak behin betiko argitaratu aurretik azterketak berrikusteko aldia ezartzeari buruzkoa.
Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin du, eman dadin ebazpen bat urtarrilaren 22ko 5/2026 Ebazpena aipatu moduan aldatzeko.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Lanbide Heziketako teknikari titulua lortzeko proba libreak egiteko egutegia argitaratzen duen urtarrilaren 22ko 5/2026 Ebazpenaren 3. eranskina, honela:
–Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzeko egunean, "apirilaren 17an" jartzen duen tokian, "apirilaren 13an" jarri behar du.
–Matrikula egiteko aldian (eta, zein den kasua, egokitzapenak eta moduluak aitortzea eskatzekoan), "apirilaren 27tik 29ra" jartzen duen tokian, "apirilaren 14tik 16ra" jarri behar du.
2. 59 bis apartatua gehitzea: Lortutako kalifikazioak behin betiko argitaratu baino lehen, behin-behineko kalifikazioa argitaratuko da eta azterketak berrikusteko aldi bat izanen da. Azterketa-ikastetxeko iragarki-taulan argitaratuko dira behin-behineko kalifikazioa, azterketak berrikusteko aldia eta behin betiko kalifikazioa.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera eta ukitutako ikastetxeetara.
Iruñean, 2026ko martxoaren 23an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2605014