2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
2025ean ehiza-barrutiari dagozkion luxuzko gastuak borondatez ordaintzeko epea
Tuteran luxuzko gastuak arautzen dituen udal ordenantzan ezarritakoari jarraikiz, Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak erabaki zuen, 2026ko martxoaren 20an egindako bilkuran, besteak beste, ehiza-barrutiaren luxuzko gastuen 2025eko ekitaldiko likidazioen errolda onestea, zeina 129,06 eurokoa baita guztira, eta borondatezko diru-bilketarako aldia ezartzea 2026ko martxoaren 23tik apirilaren 30era, biak barne.
Tuteran, 2025eko martxoaren 23an.–Zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2604393