2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NABASKOZEKO KONTZEJUA
GR15 Pirinioaurreko bidea Nafarroan sortzeko / prestatzen jarraitzeko proiektua. Informazio publikoa
Nabaskozeko Kontzejuak, 2026ko martxoaren 5ean, Mendi-kiroletako eta Eskaladako Nafarroako Federazioari baimena eman dio Pirinioaurreko biderako ibilbidea baliza dezan Nabaskoze-Las Canales-Paco de Claverito mugarteen artean (GR15.4). Aurreikusten denez, herri-lurzatietatik igaroko da, bai eta jabetza partikularreko honako lurzati hauetatik ere:
POLIGONOA | LURZATIA | AZPILURZATIA | IBILBIDEAN SARTURIKO LURZATIAK |
6 | 684 | | 99., 96., 661.,189., 231. eta 89. lurzatiak |
11 | 231 | | 191., 88., 89., 201., 103., 202., 203., 204., 205., 206., 95., 104., 225., 227., 228., 229. eta 72. lurzatiak |
12 | 109 | | 68., 67., 45., 44., 43., 116., 119., 25., 23., 21., 19. eta 2. lurzatiak |
12 | 109 | | 1. poligonoko 43., 119. eta 24. lurzatiak |
10 | 461 | A | |
10 | 131 | A | |
10 | 429 | A | |
10 | 328 | A | |
Iragarki hau jendaurrean izanen da hamabost egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nabaskozeko Kontzejuko udal bulegoetan ikusgai egonen da GR15 Pirinioaurreko bidea Nafarroan sortzeko / prestatzen jarraitzeko proiektuaren espedientea, adierazitako lurzatietan dauden lurren jabeek, epe horretan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten proiektuan aurreikusitako erabilerari dagokionez.
Nabaskozen, 2026ko martxoaren 17an.–Kontzejuko burua, Mikel Maldonado Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L2604230