2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LODOSA
2026ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena
Lodosako Udalak, 2026ko martxoaren 31n egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen, gehiengo osoz, aurrekontu orokor eta bakarra, plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda 2026ko ekitaldi ekonomikorako.
Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 325. artikuluekin, Idazkaritzan egonen dira ikusgai onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua eta plantilla behin betiko onetsitzat joko dira, aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan, eta argitara emanen dira, bata kapituluka laburtuta, eta bestea oso-osorik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lodosan, 2026ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.
Iragarkiaren kodea: L2605107