71. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

Aldaketa, Ur-horniduraren tasa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Itzaltzuko Udalak, 2025eko abenduaren 29an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea honako honetan: Ordenantza, tasak arautzen dituena ur horniduran.

Behar zen iragarkia argitaratu zen 2026ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 20an, eta iragan da erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezteko epea, eta inork ez du horrelakorik aurkeztu. Hortaz, delako ordenantza behin betiko onetsitzat jo da, eta haren eduki osoa argitaratzen da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, horrela betez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 artikulua (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Itzaltzun, 2026ko martxoaren 23an.–Kudeaketa Batzordeko jarduneko burua, Enrique Juanto Pascual.

ORDENANTZA, UR-HORNIDURAREN TASA ARAUTZEN DUENA

Tarifak

5. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik kobratuko dira:

a) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze lanarengatik, hamabost euro (15,00 euro) urtean.

b) Etxeko erabilerarako horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: berrogeita hamar zentimo (0,50 euro).

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikatuko dira toki erakunde honek onetsitako Ordenantza Fiskal Orokorra eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.

Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

Iragarkiaren kodea: L2604406