1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
702E/2026 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko terapeuta okupazionalen plaza hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian sartutako plazen destinoak eta plantilla-zenbakiak.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 2ko 2669E/2025 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko terapeuta okupazionalen zenbait plaza huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen; ebazpen hori 2025eko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23koan.
Deialdi horretako plazen kopurua egindako lekualdatze-lehiaketen emaitzaren ondorio da, hain zuzen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 1eko 2666E/2025 Ebazpenaren bidez eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1281/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako lekualdatze-lehiaketen ondorio.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eginkizunak betez,
EBAZTEN DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko terapeuta okupazionalen 11 plaza huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian sartutako plazen destinoak eta plantilla-zenbakiak onestea:
- 8 plaza Osasun Mentalean: 67440, 67442, 68294, 68295, 68545*, 69361, 70943 eta 73064. * B2 hizkuntza-eskakizuna duen plaza.
- 2 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 67659 eta 69761.
- 1 plaza Tuterako Osasun Barrutian: 72999.
Txanda irekitik hasiko da kontatzen plaza hutsak betetzeko hurrenkera, igoera txandakoa izan baitzen aurreko deialdian sartu zen azken plaza.
Deialdian sartutako plazak honela banatuko dira txandaz txanda, hots, txanda irekian, igoera txandan, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandan eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan:
- 5 plaza, txanda irekian.
- 4 plaza, igoera txandan.
- 1 plaza, desgaitasuna duten pertsonentzako txandan.
- 1 plaza, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan.
2. Ebazpen hau deialdiaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2026ko martxoaren 27an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
Iragarkiaren kodea: F2604791