2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Xehetasun-azterketa, Ororbia 3. poligonoko 448. eta 156. lurzatiena. Behin betiko onespena
Oltza Zendeako Udalak 2026ko otsailaren 26an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen Ororbiako 3. poligonoko 448. eta 156. lurzatietako xehetasun-azterketa, helburu duena lerrokadurak eta bolumenak antolatzea.
Aipatutako erabakia argitaratzen da, onetsitako testu arauemailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Oltza zendean, 2026ko martxoaren 2an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2603327