71. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Alkatearen eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Berriozarko Udaleko alkateak, 2026ko martxoaren 24an, 297. Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

Jarraikiz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan xedatuari,

EBATZI DUT:

Lehena.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak Félix Puyo Rebollo bigarren alkateordearen esku uztea –ezin dira utzi lehen alkateordearen esku–, nire ordezkoa izan dadin 2026ko martxoaren 30etik apirilaren 7ra, bi egun horiek barne.

Bigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Félix Puyo Rebollori, udal alorrei eta Osoko Bilkurari, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo ohiko bilkuran, eta erreferentziako espedientean sartzea agintzea. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko da.

Berriozarren, 2026ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2604665